2021(e)ko apirilaren 28(a), asteazkena

Segituan iritsi zen autobusa hartzeko ordua, 9:30etan autobus geltokira iritsi ginen, eta  5 minututan iritsi zen, eserlekurik erosoenak hartu genituen.

HOBETO

Segituan iritsi zen autobusa hartzeko ordua. 09:30ean autobus geltokira iritsi ginen, eta 5 minututan iritsi zen. Eserlekurik erosoenak hartu genituen.

Arratsalde horretan hoteleko ingurumenak esploratzen ibili nintzen, baina euria hasi zuen; beraz hotelera joan nintzen eta bainu bero bat hartu ondoren, bertan afaldu nuen. 

HOBETO

Arratsalde horretan hoteleko ingurumenak esploratzen ibili nintzen, baina euria hasi zuen. Beraz, hotelera joan nintzen eta, bainu bero bat hartu ondoren, bertan afaldu nuen. 

12:15ean iritsi nintzen hotelera; beraz, dutxa bat hartu nuen, arropaz aldatu nintzen eta bertan egokitu nintzen.

HOBETO

12:15ean iritsi nintzen hotelera; beraz, dutxa bat hartu nuen, arropaz aldatu eta bertan egokitu nintzen.

20 minutu besterik ez genituen behar izan hotelera iristeko aireportutik, beraz, nahiko ongi joan zen.

HOBETO

20 minutu besterik ez genituen behar izan hotelera iristeko aireportutik; beraz, nahiko ongi joan zen.

Gero, Koliseora joan gara. Koliseoan argazki batzuk atera ditugu eta paseo bat eman dugu Koliseo barrutik.

HOBETO

Gero, Koliseora joan gara. Han argazki batzuk atera ditugu eta paseo bat eman dugu barruko aldean.

 Irten garenean lapur batek guri dirua kentzea nahi zigun, baina zorionez polizia gure albotik pasatzen ari zen.

HOBETO

Irten garenean lapur batek guri dirua kendu nahi zigun, baina zorionez polizia gure albotik pasatzen ari zen.

Nola jatetxea Koliseoaren alboan zegoen, pentsatu dugu Koliseoa ikustera joatea

HOBETO

Nola jatetxea Koliseoaren alboan zegoen, pentsatu dugu monumentu hori ikustera joatea. 

2021(e)ko apirilaren 26(a), astelehena

 Gozatzen baino gehiago beldurtuta geunden zeuden olatu handiengandik eta olatu baten indarrez, itsasertzera heldu gara hala nola.

HOBETO

Gozatzen baino gehiago beldurtuta geunden zeuden olatu handiengatik, eta olatu baten indarrez itsasertzera heldu gara nola edo hala.

 Amaketan etzanda jarri dira batzuk eguzkia hartzen baina nik bero handia nuenez, uretara salto egin dut.

HOBETO

Hamaketan etzanda jarri dira batzuk eguzkia hartzen baina nik, bero handia nuenez, uretara salto egin dut.

2021(e)ko apirilaren 25(a), igandea

 Gero ohartu gara Nahiari mugikorra galdu zaiola eta orduan arropak jantzi eta mugikorra bilatzera joan gara. Etxe barruan ez zegoen mugikorrik eta Ingen mugikorritik begiratu dugu.

HOBETO

Gero ohartu gara Nahiari mugikorra galdu zaiola eta orduan arropak jantzi eta bilatzera joan gara. Etxe barruan ez zegoenez, Ingeren segapototik begiratu dugu.

 14:00ean herriko pistinara joan gara ordua genuelako hartuta bertan bazkaltzeko. Pistinako oilaskoa bazkaldu eta gero, bertako pistinara joan gara. Pistinan egon eta jarraian, etxera hitzuli gara.

HOBETO

14:00etan herriko igerilekura joan gara ordua genuelako hartuta bertan bazkaltzeko. Hango tabernan oilaskoa bazkaldu eta gero, uretan sartu gara. Nahikoa egin dugunean, etxera itzuli gara.

Oh.: Euskaltzaindiak "igerileku" hitza erabiltzea gomendatzen du "piszina"-ren ordez.

 Arratsaldean herrira joan gara, karrozak, banda… eta horrelako gauzak zeuden. Jarraian El Sevi izeneko taberna batera joan gara afaltzera eta amaitzeko karpara joan gara musika entzutera eta dantza egitera.

HOBETO

Arratsaldean herrian buelta bat eman dugu, karrozak, banda eta horrelako gauzak baitzeuden. Jarraian El Sevi izeneko tabernan sartu gara afaltzera eta, amaitzeko, karpara joan gara musika entzutera eta dantza egitera.

 Bidaia hau gutxigorabehera 8 ordukoa izan da eta gero jaten gelditu garela ba gutxigorabehera 9 ordutan iritsi gara.

HOBETO

Bidaia hau gutxi gorabehera 8 ordukoa da, baina bazkaltzeko gelditu garenez, 9 ordutan iritsi gara.

 Gau hau denak tristuraz pasatu dugu iñork ere ez duelako nahi toki eder honetatik joatea, baina ez dago beste konponbiderik.

HOBETO

Gau hau denok tristuraz pasatu dugu inork ez duelako nahi toki eder honetatik joan, baina ez dago beste konponbiderik.

 Konturatu gabe arratsaldeko 19:30etan egin zaizkigu, orduan denak autobus paradan batu gara, gero autobusa hartzeko.

HOBETO

Konturatu gabe arratsaldeko 7,30ak egin zaizkigu. Orduan denak autobus paradan batu gara, gero autobusa hartzeko.

 Bilboko aireportura iritsi garenean, taxi bat hartu dugu, bakoitza bere etxera joateko eta tristuraz agurtu gara hurrengo batean berriz ere gelditzeko gogoarekin beste leku batera joateko.

HOBETO

Bilboko aireportura iritsi garenean, taxi bat hartu dugu bakoitza bere etxera joateko, eta tristuraz elkar agurtu dugu hurrengo batean berriz ere gelditzeko gogoarekin beste leku batera joateko.

 Aireportura iritsi garenean, 13:30etako hegazkina hartu dugu.

HOBETO

Aireportura iritsi garenean, 13:30eko hegazkina hartu dugu.

 Azkar-azkar jantzi gara eta gosaltzera jaitsi gara.

HOBETO

Azkar-azkar jantzi eta gosaltzera jaitsi gara.

 Gaur goizeko 11:30etan esnatu gara.

HOBETO

a) Gaur 11:30ean esnatu gara.

b) Gaur goizeko 11,30etan esnatu gara.

Hitz egiten egon gara pixka bat, gero, ordaindu egin dugu eta mahaitik jaiki gara.

HOBETO

Hitz egiten egon gara pixka bat. Gero, ordaindu egin dugu eta mahaitik jaiki gara.

 Bakoitzaren hoteleko kostua, 77€koa izan da eta guztiona 308€koa.

HOBETO

Bakoitzaren hoteleko kostu 77€koa izan da, eta guztiona 308€koa.

 Bilbotik Amsterdamera joan gara hegazkinean eta bidaia osoa lo igaro dugu. Oso goiz hartu behar genuelako hegazkina.

HOBETO

Bilbotik Amsterdamera joan gara hegazkinean, eta bidaia osoa lo igaro dugu oso goiz hartu behar genuelako hegazkina.

2021(e)ko apirilaren 24(a), larunbata

 Egun ederra pasatu dut gaurkoan, eta ondorengo sei egunak ere horrela izango direlakoan, lo artu dut.

HOBETO

Egun ederra pasatu dut gaurkoan, eta, ondorengo sei egunak horrela izango direlakoan, lo hartu dut.

 Jangelara joan naizenean oso polita iruditu zait eta mahi bat aukeratu ostean, bertara joan naiz eta aulki batean eseri naiz.

HOBETO

Jangelara joan naizenean oso polita iruditu zait eta, mahai bat aukeratu ostean, bertara joan eta aulki batean eseri naiz.

Beldurtu egin naiz eta badaezpada, beste aldeko espaloira pasatu naiz.

HOBETO

Beldurtu egin naiz eta, badaezpada, beste aldeko espaloira pasatu naiz.

Nik uste nuena baino askoz ere handiagoa da, eta oso polita da, bertan argazkiak ateratzen ibili naiz, bertako jendearekin ere atera ditut gutxi batzuk.

HOBETO

Nik uste nuena baino askoz ere handiagoa da, eta oso polita. Bertan argazkiak ateratzen ibili naiz. Bertako jendearekin ere atera ditut gutxi batzuk.

Eifel dorrea ikustera nindoala ibai zoragarri bat ikusi dut, zein ibai zen jakin nai nuenez; ibaiari begira zegoen agure frantzes bati galdetu diot, berak esan didanez, Sena ibaiaren aurrean nago.

HOBETO

Eiffel dorrea ikustera nindoala ibai zoragarri bat ikusi dut. Zein ibai zen jakin nahi nuenez, ibaiari begira zegoen agure frantses bati galdetu diot. Berak esan didanez, Sena ibaiaren aurrean nengoen.

Gaur nire urteak dira, oso pozik nago eta irrikaz eguna asteko. HOBETO Gaur nire urteak dira. Oso pozik nago eta irrikaz eguna hasteko.