2023(e)ko otsailaren 4(a), larunbata

Gaur nire urteak dira, oso pozik nago eta irrikaz eguna asteko.

HOBETO

Gaur nire urteak dira. Oso pozik nago eta irrikaz eguna hasteko.


Petardo eta suziri batzuk ere bota ditugu, oso ondo pasa dugu.

HOBETO

Petardo eta suziri batzuk ere bota ditugu. Oso ondo pasatu dugu.


Bost pizza eskatu ditugu, pizza denak ez ditugu jan baina oso pizza goxoak zeuden.

HOBETO

Bost pizza eskatu ditugu. Ez ditugu denak jan, baina oso goxoak zeuden.

Amaren aldeko familia osoak bazkaria eduki dugu hogei pertsona elkartu gara, eta oso ondo bazkaldu dut.

HOBETO

Amaren aldeko familia osoak bazkaria eduki dugu. Hogei pertsona elkartu gara, eta oso ondo bazkaldu dut.


Arratsaldean zezenak ikusten egon gara, barre asko egin dut.

HOBETO

Arratsaldean zezenak ikusten egon gara. Barre asko egin dut. 

Arratsaldean zezenak ikusten egon gara, eta barre asko egin dut.

 Berdean bazkaldu dut lagunekin eta gero kale aldera joan gara, oso gustura egon naiz.

HOBETO

Berdean bazkaldu dut lagunekin eta gero kale aldera joan gara. Oso gustura egon naiz.

Maletak egin eta  udalekua utzi ditugu eta Azpeitira iritsi naizenean, maletak etxean utzi eta txupinazoa ikusi dut lagunekin.

HOBETO

Maletak egin eta udalekua utzi dugu. Azpeitira iritsi naizenean, maletak etxean utzi eta txupinazoa ikusi dut lagunekin.


Gaur goizean udalekuetan esnatu naiz eta lagunak gogoratu didate txupinazoa gaur botako dutela2p, horrek esan nahi du festak hasten direla.

HOBETO

Gaur goizean udalekuetan esnatu naiz eta lagunak gogoratu didate txupinazoa gaur botako dutela. Horrek esan nahi du festak hastear daudela / hastera doazela.

 Gosaltzen asi eta lasterketan bakarrik pentsatzen hasi naiz oso nerbioso nengoen 8:30 iritxi direnean, bizikleta, erropak, kaskoa,  ura preparatu kotxea artu eta legorretara abiatu gara an baizen lasterketa bidaiak 1:30 min irauten zituen eta bidean kantak aitzen eta karrera antolatzen pasatu dugunuen oso azkarra egin zait bidaia gogotsu nengoelako.

HOBETO

Gosaltzen hasi eta lasterketan bakarrik pentsatzen hasi naiz. Oso urduri nengoen. Zortzi eta erdiak iritsi direnean, bizikleta, erropak, kaskoa eta ura preparatu, kotxea hartu eta Legorretara abiatu gara, han baitzen lasterketa. Bidaiak ordu eta erdi iraun ditu.  Bidean kantak aditzen eta karrera antolatzen pasatu dugunez, oso azkarra egin zait bidaia gogotsu nengoelako.

 Gaur gogotsu jaiki naiz 8:00ak ziren eta 9:00etan bizikletako lasterketa neukan.

HOBETO

Gaur gogotsu jaiki naiz. Goizeko zortziak ziren eta bederatzietan bizikletako lasterketa neukan.

Gaur gogotsu jaiki naiz. Goizeko 8ak ziren eta 9etan bizikletako lasterketa neukan.

Gaur gogotsu jaiki naiz. 08:00ak ziren eta 09:00etan bizikletako lasterketa neukan.

Gaur nire urteak dira, oso pozik nago eta irrikaz eguna asteko. HOBETO Gaur nire urteak dira. Oso pozik nago eta irrikaz eguna hasteko.